40 herritarrek parte hartuko dute auzolanean

Anboto 2012ko eka. 1a, 08:20

Auzobideak konpontzea eta herria atontzea gura dute, asteburu honetan eta hurrengoan

Auzobideak konpontzea eta herria atontzea gura dute, asteburu honetan eta hurrengoan.

 

Auzobideak konpondu eta herria atondu. Asmo horiek dauzkate auzolanerako. Udalak egin du deia, arrazoi ekonomikoak bultzatuta eta ohitura zaharra berreskuratu guran. Oraingoz, 40 lagunek eman dute izena. Asteburu honetan eta hurrengoan batuko dira.

 

Zapatuan, 08:00etan hasiko dira. Eneritz Elgezua zinegotziak azaldu du hamar laguneko taldeak osatu dituztela, bakoitzari zeregin eta eremu zehatzak emanda. Bihar auzoetan hasiko dira lanean, eta eguerdirako herrigunera jaitsiko dira. Astia edukiz gero, barandak margotzea lako beharrak egitea ere pentsatu dute.

 

Guztia prestatzeko, udal ordezkariak etxerik etxe ibili dira. Herritarrei gabezien inguruan galdetu diete eta auzolanera gonbidatu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!