Udalaren babesagaz, lau laguneko taldea dabil ekimena eratzen; herrian giroa sortu gura dute.
Auto klasikoen topaketa eta erakustaldia eratu dituzte, zapaturako, Mañarian. Goizeko 11:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak plazan, eta Otxandiora joan etorria burutuko dute. Bueltatzean, autoak plazan utziko dituzte, jendeak ikusteko aukera eduki dezan. Bazkaria izango dute 15:00etan, eta arratsalderako umeentzako jolasak ere prestatuko dituzte.
Kopuru finkorik ez
Udalaren babesagaz, lau laguneko taldea dabil ekimena antolatzen. Iban Uriartek azaldu du auto klasikoen zaleak direla. Zaletasunaz gainera, herrian giroa sortu gura dute. Ez dakite seguru zenbat parte-hartzaile agertuko diren. Lehen edizioa denez, emaitza ikusi eta hurrengo urteetan eratzen jarraitu edo ez aztertuko dute.