Euskara klaseen %80 finantzatuko du udalak

Anboto 2012ko maiatzaren 8a

Kirol ikastaroetan Durangaldean dabiltzanek ere edukiko dute aukera laguntza eskatzeko

Kirol ikastaroetan Durangaldean dabiltzanek ere edukiko dute aukera laguntza eskatzeko.

 

Euskara ikasteagatik eta eta kirola praktikatzeagatik ematen dituen diru-laguntzak aldatu ditu udalak. Ordenantza berritu dute, "Mañariko biztanleen artean euskara ikasteko zein kirola egiteko grina pizteko" Orain artean, euskaltegiko eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara ikasleek %30eko diru-laguntza zeukaten, eta hemendik aurrera %80koa edukiko dute. Barnetegietan zebiltzanek ez zuten ekarpenik jasotzen, eta arautegi berriari eskerrak %30eko laguntza eskuratu ahal izango dute.

 

Kirol ikastaroen kasuan, Durango Kirolak-en (Durangoko Udal Kirol Erakundea zena) izena emanda zutenek jaso zezaketen laguntza. Durangaldeko gainontzeko udalerrietan dabiltzanek ere eskubide bera edukiko dute.

 

Laguntzak jasotzeko %80ko asistentzia bermatu beharko dute herritarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!