Auzobideak argiztatzeko araua onartu dute

Anboto 2012ko mai. 1a, 08:30

Argi-puntuak eta farolak ipiniko dituzte eraikin edo baserri-guneetarako auzobideetan

Argi-puntuak eta farolak ipiniko dituzte eraikin edo baserri-guneetarako auzobideetan.

 

Udalak auzoetako argiteria publikoaren zerbitzua erregulatzeko ordenantza onartu du. Bi funtzio nagusi sailkatu dituzte. Batetik, etxe bakarrak diren kasuetan, eraikineko sarrera nagusiko auzobidea argituko dute. Bestetik, baserri nukleoa denean, nukleoaren sarrerako auzobidea argiztatzea proposatu dute. Udalaren esku egongo da elementuak ipini, mantendu eta kentzea. Salbuespena ezarri dute: "Sortu berri diren etxeetakoak izan ezik; izan ere, argi-puntuak titularren kontura joango dira". Udalak jarrita edo baimendutako argi puntuak direnean, eta herrian erroldatuta egonda, udalak berak subentzionatuko du energia kontsumoa. Erroldatu bakoei ez diete diru-laguntzarik emango. Udalak berak erabakiko du zein den jartzeko punturik egokiena. Farolak, kontsumo baxuko LED sistemakoak izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!