Alokairua merkeago ipini dute mañariarrentzat.
Frontoiaren erabilera eta alokairua arautzeko ordenantza berria daukate Mañarian. Joan zen barikuko udalbatzarrean onartu zuten ordezkariek, aho batez. Hemendik aurrera, sei hilabeteko ziklotan alokatu ahalko da pilotalekua, orduka. Erreserbatu ezin izan dutenek lehentasuna edukiko dute hurrengo zikloa hastean. Gainera, mañariarrek beti edukiko dute preferentzia. Herritarrek 8 euro ordainduko dute alokatutako orduagatik, eta kanpokoek 10 euro.