Udalak EHNE sindikatuagaz batera eskainiko ditu ikastaro hauek.
Xaboiak eta krema naturalak egiteko prozesua eta lorezaintza. Horiek biak dira udalak EHNEgaz batera prestatu dituen ikastaroak. Lehenengoa apirilaren 25ean hasiko da, eta maiatzaren 2an eta 9an izango du segida. Hamalau lagunek eman dute izena, momentuz, ikastaroa honetan. Lorezaintza tailerra maiatzaren 16an hasiko da, 23an eta 30ean eta ekainaren 6an jarraituz. 11 lagunek agertu dute interesa oraingoz.
Ikastaroetan apuntatu gura dutenek liburutegira hurreratu behar dute. Gainera, ordutegia eta beharrezko informazioa ere jasotzea posible izango dute bertan.