Ikastaroetako irakasle bihurtu dira herritarrak

Anboto 2012ko api. 1a, 08:59

Puntu-lana ikasten dabiltza zortzi lagun

Puntu-lana ikasten dabiltza zortzi lagun.

 

Herritarrak eurak dira Mañarian ikastaroetako irakasle. Lagun batzuen interesak bultzatuta, Mañariako Udalak deialdi publikoa egin zuen ikastaroak antolatzeko. Momentuz, puntua ezagutzen ari dira, martxoan hasi zuten ikastaroan.

 

Martitzenero hamar bat lagun batzen dira liburutegian, 19:15etik aurrera. Bi dira irakasleak, eta ikasleak gainerakoak. Puntuaren lehenengo pausuak ezagutzen dabiltza, eta tailerrak oraingoz ez dauka amaiera datarik. Eurek erabakiko dute zelan garatuko den. Udalarentzako ez du kosturik eragiten metodo honek. 

 

Endika Jaio alkateak azaldu du ikastaro hauen bidez herritarren partaidetza bultzatu gura dutela. Belaunaldi guztietako bizilagunak elkar ezagutzeko ere balioko duela uste du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!