Zuzendaritza batzordea berritu egin du Ursula Donea nagusien elkarteak. Baina, pertsona gehiagoren laguntza ere eskatu dute.
Beharrezkotzat jo dute, “elkarteak bizirik jarraituko badu”. Norabide horretan, herritarrak elkartean izena ematera eta ekintzetan parte hartzera deitu dituzte arduradunek.
Horretaz gainera, datozen asteetarako zenbait ekimen iragarri dituzte. Martitzen eta eguenetan mantenu gimnasia egingo dute udaletxean, 19:00etatik 20:00etara. Apirilaren 17an, 19an eta 20an Arreta pertsonala eta makillajea ikastaroa garatuko dute, doan, 15:30etik 17:30era. Bestalde, martxoaren 28an Bilbora joango dira eta Arkeologi museoa bisitatuko dute, Amankomunazgoak eratutako irteeragaz bat eginda.