Dantzari proiektu barik erosi izana larritzat jo dute

Anboto 2012ko mar. 17a, 09:32

Egindako ikuskaritzak garestiago erosi zela dio

Egindako ikuskaritzak garestiago erosi zela dio.

 

Bilduren udal gobernuak eskatuta, udalaren aholkulari juridikoak burutu du Dantzari eraikinaren erosketari buruzko ikuskaritza. Azterketa horren arabera, “erosketa egin baino bederatzi hilabete lehenago jabeak egin zuen tasazioaren arabera 452.000 eurokoa zen eraikinaren prezioa”. EAJren gobernu esku zegoen udalak, ordea, 775.000 euro ordaindu zituen. Ikuskaritzaren txostenaren arabera, “udalaren dokumentazioan ez dago justifikatuta 323.000 euroko gehikuntza hori”.

 

Oso “larria” iruditzen zaio inolako tasaziorik eta proiektu barik horrelako erosketa bat egitea, maiatzetik alkatetzan dagoen Bilduri. “Herriko urteko aurrekontua baino handiagoa den milioi bat euroko inbertsio bat proiektu barik egitea arduragabekeria da”, dio ezker abertzaleak.

 

EAJren erantzuna

“Gure ustez ardura osoz jokatu dugu: herriarentzat inbertsio ona izan da erosketa hori”, diote, aldiz jeltzaleek. “Egia da tasaziorik gabe erosi zela Zubiondo etxea, baina 2007ko abenduan hasi genituen erosketarako elkarrizketak”, dio EAJk. Erosketa 2008ko apirilean adostu, eta maiatzean plenoan onartu zela diote jeltzaleek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!