Herriz herri zine proiekzioak eskainiko dituen Puntuetan ekimenak geldialdia egingo du mañarian, gaur. Werner Herzog zuzendari alemaniarrak 2007an zuzenduriko Encuentros en el fin del mundo dokumentala eskainiko dute, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan.
Zinema zirkuitu konbentzionaletik kanpo geratzen diren filmak hamalau herritara eramango ditu Puntuetan ekimenak martxoan. Antolatzaileen berbetan, “interes etiko eta estetikoa daukan zinema” eskaintzea da ekimenaren helburua.
Filmaren emanaldiaren ostean, solasaldi edo eztabaidarako tartea ere zabalduko dute, gaurko hitzorduan.