Frontoiaren erabilerari buruzko arau berriak, herritarren foroan osatuta

Anboto 2012ko mar. 4a, 08:42

Gaia lantzeko foro irekia burutu dute asteon

Gaia lantzeko foro irekia burutu dute asteon.

 

Abenduan egin zuten batzarrean herritarrek egindako ekarpenak jasota, arautegi proposamenagaz aurrera egiteagaz ados agertu ziren udalak martitzenerako deitu zuen frontoiaren erabilerari buruzko ordenantzaren gaineko foroan parte hartu zuten sei herritarrak. Ogasun batzordearen eta plenoaren oniritzia jaso ondoren ipiniko dute ordenantza indarrean.

 

Frontoia, oraingo moduan egun osoan  barik, ordutegi zehatz batean ahalko da alokatu: herritarrak eraikina baliatzeko aukera izan dezaten, asteburuetan, esaterako, 11:00etatik aurrera ezingo da frontoia alokatu, eta herritarren erabilerarako libre geratuko da.

 

Araudi berriak jasotzen duenez, frontoia alokatzeko zortzi euro ordainduko dute mañariarrek edo tartean mañariarren bat daukaten taldeek, eta hamar herritik kanpokoek. Pilota eskolak barik, udalak kudeatuko du aurrerantzean, bestalde, frontoia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!