Umeentzako euskarazko filmak, hilero liburutegian

Anboto 2012ko ots. 25a, 08:21

Gaur egingo du udalak umeei zuzenduriko film emanaldiaren lehenengo proba . Gaur, 16:30ean hasita, liburutegian ipini dute hitzordua \'Ice Age\' filmaren euskarazko bertsioa ikustera hurreratu gura dutenentzat

Gaur egingo du udalak umeei zuzenduriko film emanaldiaren lehenengo proba . Gaur, 16:30ean hasita, liburutegian ipini dute hitzordua \'Ice Age\' filmaren euskarazko bertsioa ikustera hurreratu gura dutenentzat.

 

Lehenago herriko guraso talde bat arduratu izan da asteburuetan herriko umeentzat aproposa izan zitekeen filma eskuratu eta emanaldia antolatzeaz. Aurrerantzean, udalak berak hartuko du ardura hori.

 

Gaur hasita eta maiatz aldera arte, hileko azken asteburuetan eskainiko dute umeei zuzenduriko filmaren bat: udaleko kultur arloko arduradunek azaldu digutenez, “batez ere negu sasoirako –eguraldiak haurrak kalean egotea errazten ez duenerako– aukera izateko pentsatu ditugu film emanaldiok”.

 

Emango dituzten filmak  euskarazkoak izatea hartuko du udalak hautaketa egiteko orduan oinarri nagusi moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!