Legegintzaldi hasieratik hirigintza eta ingurumen gaiak jorratzeko batzorde bereiztu bana dago udalean, baina aurrerantzean gai biak udal batzorde berean lantzeko Bilduko udal gobernuaren proposamenak aurrera egin zuen plenoan
Endika Jaio alkatearen berbetan, joan zen hilekoa lako herri galdeketaren bidetik, “etorkizunean ere herritarren iritziak ezagutu eta parte-hartzea sustatzeko ekimenak burutu gura ditugulako eta hori kudeatuko duen talde baten beharra ikusten dugulako proposatu dugu batzorde berria sortzea”.
Batzordeetan aldaketak egiteko proposamenaren berri barikuko plenoan bertan jaso zutela salatu eta abstenitu egin ziren, bestalde, jeltzaleak. Parte-hartzearen inguruko batzorde berezia eratzeari zer deritzoten galdetuta, batzorde berria martxan ipini arte baloraziorik ez egiteko hautua egin du EAJk.