Hamabi ume hartuko dituzte martxotik aurrera Haur Eskolan

Anboto 2012ko ots. 10a, 09:10

Berez hamar umekoa da kuota, baina bi gehiago hartzea onartu dute

Berez hamar umekoa da kuota, baina bi gehiago hartzea onartu dute.

 

Azken urteetan baino ume gehiago jaio da azken urteetan Mañarian, eta, besteak beste, 2008ko udaberrian zabaldu zuten Haur Eskolan ere isla zuzena dauka horrek: hamar ume hartzen dituzte Haur Eskolan orain, eta bi ume berri gehiago ere onartu ditu datorren hiletik aurrerako Haur Eskolen Partzuergoak.

\"\"

 

Mañariko Haur Eskolaren kuota hamar umekoa izan arren, izena eman duten bi ume berri horiek ere onartu ditu Haur Eskolen Partzuergoak; Endika Jaio Bilduko alkateak azaldu duenez, udalak hala eskatuta.
Hezitzaile bi  arduratzen dira, zero eta hiru urte bitarteko hamar umeetaz —herrian eskolarik ez dagoenez, bi urte arte barik, hiru arte egon daitezke Haur Eskolan— , eta 07:30etatik 16:00ak arte ematen dute zerbitzua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!