Harrobien jardunari tasa ekologikoa ezartzea aztergai

Anboto 2012ko ots. 9a, 09:10

Industria mota horri \'tasa ekologikoa ezartzea\' da gobernua aztertzen dabilen aukeretako bat

Industria mota horri “tasa ekologikoa ezartzea” da gobernua aztertzen dabilen aukeretako bat.

 

Urteetan herriak jasandako industria mota honen kaltea kontuan hartuta, harrobiei “tasa ekologiko bat eskatzea” edo oraindino zehaztu barik daukaten bestelako ezarpenen bat ipintzeko asmoa dauka Bilduko gobernu taldeak.


Koalizio horrek hauteskundeetara aurkezturiko programan jasotako puntuetako bat da aipatutako hori.

 \"\"

Endika Jaio Bilduko alkateak azaldu duenez, “oraindik legalki zer aukera leudekeen aztertzen dihardugu, eta ez dakigu zer forma hartuko duen ideiak”. Neurriak ordenantza batean jasotzea izan liteke aukeretako bat, edota araudi berezitu bat osatzea. Jaio alkateak, baina, ideia hori “zertan zehaztuko den jakitea gaitz” ikusten du: beste herri batzuetan ere saiatu direla eta “gauza handirik” ez dutela lortu dio Jaiok.

 

Eragindako kalte ekologikoa enpresa horiek beregain hartzeko neurriak ipintzea da Bilduko gobernu taldearen asmoa; “saiatuko gara norabide horretan lan egiten”, dio Endika Jaiok.

 

Aldaketak batzordeetan

Hirigintza eta ingurumen gaiak jorratzeko batzorde berezitu bana eduki dute legegintzaldi honetan Mañariko Udalean. Bi gai horiek batzorde berean batzea eta batzorde berezitu berria sortzea proposatuko du Bilduko udal gobernuak otsailaren 10eko udalbatzarrean: Parte-hartzeari buruzko gaien batzordea litzateke berria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!