Andra Maria kalean argiteria berrizteko diru-laguntza

Anboto 2012ko urt. 28a, 08:56

Aste honetan aurkeztu du gobernu taldeak Agenda 21 ekimenaren barruan Bizkaiko Aldundiak eskaintzen dituen diru-laguntzak jaso ahal izateko eskaria

Aste honetan aurkeztu du gobernu taldeak Agenda 21 ekimenaren barruan Bizkaiko Aldundiak eskaintzen dituen diru-laguntzak jaso ahal izateko eskaria.

 

Endika Jaio alkateak azaldu duenez, herriko ekintza planaren barruan hartu duten Andra Mari kaleko argiteria berrizteko proiektua diruz laguntzeko eskatu diote erakunde horri. Aipaturiko zonaldeko kale argietan LED sistema ipini gura dute.

 

Bildu koalizioko Endika Jaio alkateak azaldu duenez, kontuan hartzeko moduko hasierako inbertsioa eskatzen duen proiektua da aipaturikoa, baina “epe luzera aurreztea ekarriko duela uste dugu”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!