160 herritarrek eman dute iritzia

Anboto 2012ko urt. 9a, 09:47

Gaur goizeko 10:00ak eduki dute mañariarrek Bilduko gobernu taldeak deitutako herri galdeketan parte hartzeko aukera. Irisgarritasunari loturiko hainbat gairen inguruan euren lehentasunak zeintzuk diren jakinarazi diote 160 herritarrek herri galdeketa horretan udalari.

Besteak beste, hilerriaren irisgarritasunaren gainean, edo zaborrontzien kokapenaren inguruan galdetu zieten herritarrei.

Gaur goizera arte, 160 mañariarrek eman zuten herri galdeketan euren iritzia, eta "ekimenak izandako harrera oso ona izan da, espero baino jende gehiagok hartu du parte" adierazi du Bilduko gobernu taldeak.

Bihar iluntzean burutuko duten Hirigintza Batzordean zenbatu eta aztertuko dituzte, Endika Jaio alkateak jakinarazi digunez herritarrek emandako bozkak.

Batez ere hirigintzagaz loturiko gaiei dagokienean, datozen urteetarako udalaren lehentasunak zeintzuk izan behar diren zehazteko baliatuko dituztela atzokoa bezalako herri galdeketak, aurreratu du Bilduko alkateak.

Legegintzaldi honetan, herriko Plan Orokorra berrikusteko prozesua garatuko dutela azaldu du Jaio alkateak, eta herritarren parte hartzea bultzatzeko ekimenak bultzatuko dituztela aurrerantzean ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!