Zalloventa harrobiak administrazioari eskatutako ordainaz

Anboto 2011ko abe. 9a, 10:46

Administrazioak Zalloventa harrobiari ordaindu beharreko kalte-ordainaz galdetu du Aralarrek

Administrazioak Zalloventa harrobiari ordaindu beharreko kalte-ordainaz galdetu du Aralarrek.

 

Eusko Legebiltzarreko joan zen barikuan egin zuen kontrolerako osoko bilkuran burutu zuen Zalloventa harrobiari buruzko interpelazioa Aralarrek. Dani Maeztu legebiltzarkideak kritikatu zuenez, “gobernuak ez du Zalloventa harrobiak eskatutako kalte-ordainaren zenbatekoa bera ere zalantzan ipini”.

 

\"\"“Ustiapenaren mugak zehazten dituen planean 2006an egindako aldaketagaz enpresaren eskubide eta interes patrimoniala kaltetu zutela” argudiatuz, kalte-ordaina eskatu zion Zalloventa harrobiak administrazioari.
Aralarreko bozeramaileak azpimarratu zuenez, “auzitegiek hainbat bider adierazi dute ez dagoela interes legitimorik: hainbat bider utzi dituzte enpresak eskatutako lizentziak bertan behera”. Prozedura honetan, 9 milioi euro ordaindu beharra ekiditeko, Eusko Jaurlaritzak halako argudioak zergatik ez dituen jorratu galdetu zuen Maeztuk.

 

“Denok dakigu natura-parkearen barruan ustiatzen jarraitzeko hainbat errekurtso ipini dituela urteetan Zalloventak, eta irabazi ekonomikoak eduki dituztela”, adierazi zuen interpelazioan Aralarreko legebiltzarkideak. Eusko Jaurlaritzak “guztion diruagaz 9 milioi euro ordaindu behar izateari ikaragarria” deritzo Aralarrek.

 

Unzaluren erantzuna

“Noski gauzak txarto egin direla”, esan zuen interpelazioari erantzunez Pilar Unzalu Ingurumen sailburuak: “Auzitegi Nagusiaren sententzia bategaz, gobernu honek herritar guztien dirutik 9,2 milio enpresari ordaindu behar badizkio, gauzak txarto egin direla ondorioztatzea ez da gaitza”. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak esan zuenez, “sententzia bete behar izan arren, gobernu honen eskubideak defendatzeko lanean jarraitzen dugu”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!