Bigarren eskuko azoka antolatu gura dute abendurako

Anboto 2011ko aza. 27a, 09:52

Udalak antolatuta, herriko frontoian burutuko dute bigarren eskuko objektuen azoka, abenduaren 18an. Mañariarrak zein inguruko herrietako lagunak ere gonbidatu ditu udalak ekimenean parte hartzera

Udalak antolatuta, herriko frontoian burutuko dute bigarren eskuko objektuen azoka, abenduaren 18an. Mañariarrak zein inguruko herrietako lagunak ere gonbidatu ditu udalak ekimenean parte hartzera.

 

Azaroa amaitu aurretik –07:00etatik 11:00ak arte udaletxean, eta 15:00etatik 19:00etara liburutegian– eman beharko da izena, eta  abendu hasieran kaleratuko dute azokan salerosketan egongo diren objetuen zerrenda.
“Batez ere, krisi egoera honetan, herritarren abenduko erosketak erraztu nahi” dituela ekimen honen bitartez azaldu du udalak: etxean dauzkagun eta erabiltzen ez ditugu objektuen merkatua antolatuz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!