Liburutegiko inbentarioa egingo dute abuztuan

Anboto 2012ko uzt. 23a, 08:30

Mañariko Udalak liburutegiko inbentarioa egitea erabaki du. Horretarako, liburutegia itxi egingo dute abuztuan

Mañariko Udalak liburutegiko inbentarioa egitea erabaki du. Horretarako, liburutegia itxi egingo dute abuztuan.

 

Endika Jaio alkateak azaldu duenez, kontaketaz gainera instalazioari ordena eman eta garbitzeko asmoa ere badaukate. “Ikusita ez dagoela azterketarik, abuztuan ixtea erabaki dugu”.

 

Kopurua jakin guran

Material asko daukatela dio Jaiok. Dioenez, horietatik asko kaxetan sartuta daude, oraindino sailkatu barik. Horregatik, ez dakite benetan zein den material kopurua. Gainera, liburutegi berria zabaldu orduko kopuru hori zehatz ezagutu gura dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!