Barikuko plenoan aurkeztuko dute proposamena. Bilkura 19:00etan deitu dute.
Herritarren %70etik gora euskaldunak diren herriak batzen dituen UEMA elkartean sartzea proposatuko du, azaroaren 11n 19:00etatik aurrera burutuko duten udalbatzarrean, Bilduko gobernu taldeak. Elkartearen estatutuak aurkeztuko dituzte udalbatzarrean, hala badagokio, Mañariko Udalak UEMA elkartearen helburuak bere egin ditzan.
Lehenago, Durangaldean, Atxondo, Izurtza, Mallabia eta Otxandioko udalek eman dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeko pausoa.
Besteak beste, “udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea” jasotzen du UEMAk helburu nagusitzat, eta elkartean batutako herrion “garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea”.