Berbalagun-en parte hartzeko gonbidapena

Anboto 2011ko aza. 5a, 08:05

Astean behin egingo dituzte ekimenaren saioak

Astean behin egingo dituzte ekimenaren saioak.

 

Euskara gustuko duten guztiei, hobetu gura dutenei, konfidantza hartu gura dutenei zein ondo jakin eta ikasten dabiltzanak lagundu gura dituztenei luzatu diete Berbalagun proiektuan parte hartzeko deia.

 

Astean behin, norberak aukeratutako egun eta orduan, lagun taldean euskaraz berba egiteko elkartzea du ekimenak ardatz; tabernan, ibilian zein bestelakoetan elkarrekin euskaraz mintzatuz jardutea.

 

Parte hartzeko interesa daukanak www.durangaldea.blogspot.com  webgunean edo durangaldea@aek.org helbidean topatuko du informazio zabalagoa.

 

Udaletxean bertan eman daiteke parte hartzeko izena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!