Andra Mari dantza eta abesbatza elkarteak antolatu du urriaren 30eko jaiko egitaraua.
Durangaldeko lau herritako dantzariak hartuko dituzte urriaren 30eko, domekako, Euskal Jaian Mañarian. Elorrio, Atxondo, Abadiño eta Durangoko taldeek hartuko dute jaialdiaren aurtengo edizioan parte. Talde bakoitzetik 16 dantzari gerturatzea aurreikusi dute, eta goizean goizetiko egitaraua dute prest.
Kalejira egingo dute lehenengo, 12:00etan hasita, mañariarren etxeetan bazkalduko dute, eta talde guztiek elkarrekin Alardea eskainiko dute. Eguraldiaren arabera, herriko plazan eta frontoian egingo dute arratsaldeko dantza emanaldia.