Bizkaiko banderarik zaharrena berbagai

Anboto 2011ko urr. 15a, 08:55

Urriaren 22 arratsaldean izango dira, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Gerediaga elkarteak antolatu dituen Mañariako ekintzak.

Urriaren 22 arratsaldean izango dira, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Gerediaga elkarteak antolatu dituen Mañariako ekintzak.

 

Batetik, 1802ko herriko banderari buruzko berbaldia eskainiko du Iñaki Irigoien ikerlari bilbotarrak. Banderaren jatorriaz gaur egun egiten den erabileraz, eta herriko dantzez jardungo du Irigoienek. Urriaren 22an, 17:30ean, udaletxean eskainiko du hitzaldia.

 

Ondoren, Wilheim Humboldt hizkuntzalari alemaniarraren figura eta obrari buruzko "bisita antzeztua" izango da, urriaren 22an, 18:30ean, udaletxean. XIX. mende hasieran etorri zen ikerlari alemaniarra Durangaldera; euskara ikasi zuen, Pablo Astarloa ezagutu zuen, eta euskararen gainerko azterketak burutu zituen.

 

Eguna amaitzeko, Bizkaiko zaharrenetarikoa den Jasokundearen Andra Maria elizako organuan, kontzertua izango da, 19:30ean hasita entzungai. Patxi Garcia Garmillak eskainiko du emanaldia, eta besteak beste, Manoel Rodrigues Coelho, Diego Fernandez de Huete, Francisco Correa de Arauxo eta Juan Jose de Arce Orellanaren lanak interpretatuko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!