Herriko auzo guztietan ipini gura ditu gobernu taldeak udal informazioa zabaltzeko panelak.
Udalbatzarrei eta udalak antolatzen dituen ikastaro zein ekintzei buruzko informazioa herriko auzo guztietan zabaltzeko, informazio panelak ipini gura ditu Bilduko gobernu taldeak. Guztira, bederatzi panel ipintzea aurreikusi dute.
Gaia udalbatzarrera eroan orduko, dagokion batzordean aurkeztu zuen gobernu taldeak proposamena, eta ordezkari guztien adostasuna lortu zuen.
Urriko ohiko bilkuraren gai-ordenean jaso duten moduan, panelak ipintzeko lanak esleitzea proposatu dute udalean.
Kreditu aldaketa
Urriaren 7ko udalbatzarrean, bestalde, aurretik Ogasun Batzordean proposaturiko kreditu-aldaketarako proposamena ere egin dute: aldaketa horregaz, euskara ikasi dutenentzako diru-laguntzak gura dituzte eskaini.