Batzorde irekiak finkatzea du erronka nagusi udalak

Anboto 2011ko ira. 30a, 12:04

Legegintzaldi hasieratik burutu dituzten batzorde zabaletan ez ei du herritar askok parte hartu

Legegintzaldi hasieratik burutu dituzten batzorde zabaletan ez ei du herritar askok parte hartu.

 

Legegintzaldi honetako “erronka nagusietako bat” dela esanez aurkeztu du Endika Jaio Bilduko alkateak batzorde irekien bitartez herritarrak udalak  jorratzen dituen gaietara erakartzeko bideak bilatzea. Herritarrek udaleko gaietan “parte-hartze zuzena izatea oso garrantzitsutzat” daukala dio gobernu taldeak. Horretarako bideak “probatu” eta beharbada “asmatu” beharko dituztela diote.

 

Orain arte burutu dituzten gaikako batzarretan, batez ere, “lan taldeak sortzea eta proposaturiko gai ordena eztabaidatzea” izan dela egin dutena azaldu du ezker abertzaleko alkateak.

 

Hirigintza, Ingurumena eta Kultura sailei buruzko batzarrak burutu dituzte legegintzaldi hasiera honetan; gehien jota, herritar bik hartu dutela parte azaldu du alkateak, eta jendea zelan erakarri pentsatzen dihardutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!