Aita Kurutzeko eguna ospatuko dute domekan.
Domekan ospatuko dute Aita Kurutzeko eguna Mañarian. Andra Mari dantza eta abesbatza elkarteak eta auzokideek antolatuta, goizean elkartu eta egunpasarako proposamena da domekarako luzatu dutena.
Goizean, 11:00etan hasita, meza izango da lehenengo, Andra Mari taldeko herriko dantzarien emanaldia izango da ondoren, eta bertaratzen diren guztientzako luntxa ere bai, Aita Kurutzeko ermitan. Ohiturazko egunpasarako batuko dira herritar asko, beraz, domekan.