Udalaren webgunean zerbitzu berriak aukeran

Anboto 2011ko ira. 4a, 08:27

Azken hilabeteetan martxan egon den gunean oinarrituta, hainbat berrikuntza gura dute egin

Azken hilabeteetan martxan egon den gunean oinarrituta, hainbat berrikuntza gura dute egin.
.

 

Udalaren webguneari erabilgarritasun handiagoa zelan eman aztertzen dihardu Mañariko Udaleko Bilduko gobernu talde berriak. Azaldu digutenez, azkeneko hileetan martxan egon den webgunean oinarrituta, zerbitzu berriak eskaitzea gura dute udalaren webgunean.

 

Besteak beste, udalak hilero argitaratzen duen orri informatiboa Interneteko gunean ere eskuragarri izatea; edo Udalaren osoko  bilkuretarako deialdiak, gai-ordenak eta aktak Internetan eskuragarri ipintzea da asmoa. Jaio alkatearen berbetan, “herritarrentzako baliagarri izan daitekeen dokumentazioa” zabaltzeko aldaketak egiteko asmoa daukate.

 

Udalaren www.manaria.org webgunea kudeatzen duen enpresagaz hartu-emanetan daudela eta berrikuntza horiek aztertzen dihadutela dio gobernu taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!