Zorpetzea udalaren errekurtsoen %120koa dela dio Bilduk

Anboto 2011ko abu. 27a, 09:04

Udalaren egoera ekonomiko txarraren berri eman du idatzi batean, Bilduko gobernu taldeak.

lkatetza hartzean udala zer egoera ekonomikotan topatu duten herritarrei azaltzeko, gutun informatiboa banatu du uda honetan, etxerik etxe, Bilduk. Bertan azpimarratu dutenez, aurreko gobernu taldeak 2001ean eta 2008an hitzartutako mailegu bi dauzka udalak: plaza egiteko eskatu zuten 240.404 euroko maileguagatiko zorra 154.605 eurokoa da gaur egun, eta 668.717 eurokoa Dantzari taberna erostera bideratu zuten 1.000.000 euroko mailegutik udalak bueltatzeko daukana.

Ezker abertzaleko gobernu berriaren esanetan, datozen urteetako udal funtzionamendua eta kudeaketa baldintzatuko dituzte zor horiek: oharrean azpimarratu dutenez, “kreditu bi horien ondorioz, udalaren zorpetzea eguneroko errekurtsoen %120koa da, eta proiektuak eta obrak garatzeko beste mailegurik eskatzeko aukerarik ez dauka udalak, Aldundiak ez duelako baimentzen”.

Idatzian, “herri programan hartu genuen konpromisoetako bat gestio gardena egitea” zela dio Bilduk, eta gutun informatibo horregaz, konpromiso hori aurrera eramateari ekiteaz gainera, lehenengo bi hileetan zer ikusi eta zer egin duten “adierazi gura” izan dietela herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!