Amaiurrera, Euskal Herriko historia ezagutzera

Anboto 2011ko uzt. 20a, 08:35

Uztailaren 23an, 08:30ean aterako da autobusa Nafarroa aldera. Egun osoko egitaraua daukate

Uztailaren 23an, 08:30ean aterako da autobusa Nafarroa aldera. Egun osoko egitaraua daukate.

 

Nafarroako Baztanera egunpasa antolatu du udalak, uztailaren 23rako: besteak beste, Amaiurko gaztelua eta Elizondo bisitatuko dituzte. Goizean, 08:30ean, Mañaritik irtenda; 10:00etan emango diote bisitaldiari hasiera.

 

Amaiurko gazteluaren historiaz eta Aranzadi zientzia elkarteak azken urtean bertako aztarnategian burututako lanaz azalpenak emango dizkie bertaratzen diren mañariarrei Aranzadi elkarteko Juantxo Agirre Mauleonek.
Gaztelura oinez abiatuta, gazteluan topatutako harresi, dorre eta gotorlekuen aztarnen ikustaldi gidatua egiteko aukera ere izango dute datorren zapatuko irteeran parte hartuko dutenek.

 

Autobusa eta hamaiketakoa ordainduko ditu udalak, eta bakoitzak bere poltsikotik ordainduko du bazkaria: Elizondon igaroko dute bazkalordua. Baztandik Durangaldera bueltan, Hondarribian egingo dute geldialdia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!