Uztailaren 7an, 19:00etarako deitu dute udaleko batzordeak eratu, diru-kopuruak ezarri eta plenoen maiztasuna zehazteko udalbatzarra.
Udal gobernuko Bildu alderdiaren proposamenak honako batzordeak jasotzen ditu, derrigorrezkoa den Gobernazio Batzordeaz gainera: Kultura, Euskara eta Kirolak; Ingurumena; Industria eta Hirigintza; eta Kontratazio eta Diru Kontuen Batzordea. Batzordeetako ordezkarien diru-saria 40 eurotik 20ra jaistea ere proposatuko dute.
Ohiko bilkuretarako, hilean behingo maiztasuna ezartzea proposatuko du ezker abertzaleko gobernuak: hileko lehenego barikuan, 19:00etan gura dituzte finkatu ohiko bilkurak. Pleno bakoitzeko, aurreko legegintzaldian alkateak jasotzen zuen 250 euroko asignazioa eta zinegotzi bakoitzaren 150ekoa kentzea ere proposatuko dute.