Ume bik eman dute ikasturte berrirako Haur Eskolan izena

Anboto 2011ko eka. 4a, 10:05

Orain hiru urteko maiatzean zabaldu zutenetik, urtean hirutan zabaltzen dute gurasoek euren seme-alabak apuntatzeko epea Haur Eskolen Partzuergoak kudeatzen duen herriko haur eskolan. Irailaren 6an abiatuko duten ikasturterako, ume bik eman dute Haur Eskolan izena

Orain hiru urteko maiatzean zabaldu zutenetik, urtean hirutan zabaltzen dute gurasoek euren seme-alabak apuntatzeko epea Haur Eskolen Partzuergoak kudeatzen duen herriko haur eskolan. Irailaren 6an abiatuko duten ikasturterako, ume bik eman dute  Haur Eskolan izena.

Ikasturte honetan hamar ume batu dira Haur Eskolan, eta hezitzaileek azaldu digutenez, irailetik aurrerako ikasturtean ere beste horrenbestegaz jardutea aurreikusten dute. Hiru urte bete dituzten zenbait umek eskola utziko duten arren, 2011-2012 ikasturtean zehar beste hainbatek izena ematea ere itxaroten dute bertako arduradunek.

Zerbitzua martxan ipini zutenetik urtez urte egin du izen-emateen kopuruak gora; sei ume zeuden 2010ean, eta datorren urtean hamar itxaroten dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!