Udal gobernuaren berbetan, 109.000 euroko aurrekontuagaz arituko dira.
Hiru enpresak aurkeztu dituzte euren proiektuak udalak deitutako lehiaketara, eta udalean azaldu diguten arabera, 109.000 euroko aurrekontuagaz burutuko dituzte kultur etxea guztiz atontzeko geratzen diren lanak.
Obrak irailean hastea aurreikusi dutela azaldu digute udalean, eta urtea amaitu orduko gura dutela erabilgarri egotea.
Besteak beste, igogailua eta eskailerak ipiniko dituzte, eta azkeneko ukituak emango dizkiete solairu biei: margo eta argiztapen lanak ere burutuko dituzte.
Lehenengo eta bigarren solairuetan kultur etxe bezala erabiltzeko ehundik gora metro karratu daude; kultur emanaldietarako zein elkarteen bilgune bezala erabiltzeko lekua dago.
Urteko inbertsio nagusia
Iazko urte amaieran, 2011 urte honi begira udalean onartu zuten udal aurrekontuan ere jaso zuten"kultur etxeko bigarren faseko obretara" bideratuko zuela udalak inbertsio nagusia aurten: "igogailua ipini eta obrak amaitzeko" zen, zehazki, diru-atala.