Abeltzaintza eta nekazaritzarako, etxetresna eta makineriako hainbat produkturen azoka da Bordelen burutzen dutena.
Dozena bat urte dira Mañariko Udalak bertara joateko irteera antolatzen duena. Maiatzaren 28rako da aurtengo eskaintza, eta, 946818998 telefonoan, datorren astean zehar ere eman daiteke oraindik izena.
Goizeko zazpietan Mañaritik aterata joango dira Frantziako hirira. Autobusa betetzeko lekua dago oraindik, eta eskualde osoko jendea gonbidatu dute izena ematera.