16. Nekazaritza eta Artisautza Azoka ospatuko da domekan

Anboto 2011ko mai. 14a, 12:07

Dantza emanaldiak, arrantza txapelketa eta pilota partidak ere izango dira domekan

Dantza emanaldiak, arrantza txapelketa eta pilota partidak ere izango dira domekan. Domekan, maiatzaren 15ean, da aurten hamaseigarren edizioa ospatuko duen Mañariko Nekazal eta Artisautza Azokaren hitzordua. Azken urteetan legez, 10:00etan hasi eta 14:30 arte, artisauen eta nekazarien askotariko produktuak izango dituzte bisitariek erakus-mahaietan ikusi, dastatu eta erosteko aukeran. Udalak, pilota eskolak, Mugarra Ateneo Cinegético eta Andra Mari elkarteak antolatuta, hainbat ekimen izango dira azokaren inguruan: Ahuntz Azpigorrien XIV. Monografikoak, dantza emanaldiek, Arrantza Txapelketak eta arratsaldeko pilota partidek ere ez dute hutsik egingo: gazteen mailan, Jaka eta Elezkanok jardungo dute buruz buru; eta Uriarte eta Berasaluze IX.a lehiatuko dira nagusien mailan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!