Hamabost labar-margo agertu dira Askondo koban

Anboto 2011ko mai. 5a, 08:41

Labar-artearen erakusletzat dauzkaten irudiak agertu dira Askondo koban

Labar-artearen erakusletzat dauzkaten irudiak agertu dira Askondo koban. Martitzenean, Bizkaiko Aldundiaren Bilboko egoitzan aurkeztu zuten Mañariko Urkuleta auzoko Askondo kobako aurkikuntza arkeologikoa. Diego Garate, Joseba Rios eta Ander Ugarte arkeologoek paleolito garaiko labar-artearen erakusletzat jo dituzten hamabost irudi topatu dituzte: gorriz margozturiko bost zaldi, grabatutako zaldi bat, pintura gorriz egindako giza-esku baten irudia, lerro eta puntuen irudiak; horman bi metrora sartutako hezur bat ere topatu dute. [img]http://www.anboto.org/images/9300/9316/1.jpg[/img] Ikertzaileek azaldu dutenez, 1912tik da ezaguna Askondo kobazuloa; Galvez Cañero geologoak indusketa txiki bat egin zuenetik. Eurak, urteetan desagertutzat emandako aztarnategia zer egoeratan dagoen aztertzera joan ziren Askondo kobazulora urte hasieran, Garatek jakin eragin duenez, eta \"margoak ikusi eta berehala\" konturatu ei ziren aurkikuntza horren garrantziaz: Euskal Herriko labar-artearen erakusle bakanetarikoa da Askondokoa. [imgd]http://www.anboto.org/images/9300/9316/2.jpg[/imgd]

Aurrekariak

Durangaldean kobazuloen hormetan irudiak agertu diren lehenengo aldia da Askondokoa, baina orain 25.000-20.000 urte bitarteko aztarnak topatu izan dituzte eskualdean: 1931n Barandiaranek Atxarteko Bolinkoban egindako indusketetan, gaur egun Bilboko Museo Arkeologikoan ikusgai dauden gezi puntak eta bestelako tresnak aurkitu zituen.

Diego Garate Arkeologoa: \"Zientifikoki garrantzia izugarria daukate irudiek\"

[imgi]http://www.anboto.org/images/9300/9316/3.jpg[/imgi] Zer garrantzia dauka Mañariako aurkikuntzak?Kobazuloa bera eta pinturak kontserbazio egoera kaskarrean dauden arren, esangura oso handiko aurkikuntza da Askondokoa. Ez dira pintura asko, baina zientifikoki garrantzia izugarria daukaten irudiak dira, garai horretako pinturak ez baitira arruntak gurean. Aurretik, besteak beste, Bolinkoba kobazuloan topatu ziren aztarnategiei eskerrak geneukan garai haren berri, baina lehenengoz agertu da artea. Arkeologoen laborategi-lanaren hasiera puntuan gaude. Hori da, kobazuloa orain bost hilabete aurkitu genuen, eta orain arte tramitazioak egiten ibili gara. Orain ikerketa burutu behar dugu: lehenengo eta behin, dagoena zer den zehaztu behar dugu. Hasteko, ikerketa egin behar da. Zer hipotesi darabilzue? Lehenengo pausua ikerketa garatzea da, eta lehengoratze lana burutzea ondoren. Izan ere, nahiko egoera kaskarrean daude pinturak. Hirugarren fasea difusioa izango litzateke; erakusketa bat eta lehengoratze birtuala burutzea izan daitezke aukerak. Zuen ikuspuntutik zer etorkizun izan dezake gune horrek? Lehenengo pausua ikerketa garatzea da, eta lehengoratze lana burutzea ondoren. Izan ere, nahiko egoera kaskarrean daude pinturak. Hirugarren fasea difusioa izango litzateke; erakusketa bat eta lehengoratze birtuala burutzea izan daitezke aukerak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!