Maiatzaren 13ra arte eman daiteke izena Haurreskolan

Anboto 2011ko api. 28a, 09:08

Maiatzaren 2tik 13ra arteko epea izango dute irailetik aurrera seme-alabak Haurreskolan matrikulatu gura dituztenek

Maiatzaren 2tik 13ra arteko epea izango dute irailetik aurrera seme-alabak Haurreskolan matrikulatu gura dituztenek. Izena emateko eskariak epe horren barruan aurkeztu ahalko dituzte Haurreskolan bertan; informazio zabalagoa 08:00 etatik 10:00etara eta 12:30etatik 15:00etara eskuratu ahalko dute, Haurreskolan bertan. Orain hiru urteko udaberrian zabaldu zutenetik, urtetik urtera egonkortzen eta herritarren artean harrera beroagoa izaten ari da Eusko Jaurlaritzaren Haurreskolen Partzuergoak kudeatzen duen zerbitzua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!