Maiatzaren 9tik 15era ospatuko duten Aste Kulturalaren egitarauak jasotzen du berbaldia
Maiatzaren 9tik 15era ospatuko duten Aste Kulturalaren egitarauak jasotzen du berbaldia.
Aurtengo Aste Kulturala emakumea protagonista nagusitzat hartuta antolatzeko asmoa dauka udalak, eta emakumeen historiari buruzko hitzaldia eskaintzeko gonbidatu dute Toti Martinez de Lezea idazlea gasteiztarra Mañariara. Maiatzaren 9tik 15era ospatuko duten Aste Kulturalean hartuko du idazleak parte.
Aste Kulturalaren barruan herriko emakumeei buruzko argazki erakusketa antolatzeko asmoa ere badute udalean. Erakusketa horretarako argazkiak batzeko, apirilaren 31 baino lehenago argazkiak kultura.manaria@bizkaia.org helbidera bidaltzera edo udaletxean aurkeztera deitu dituzte herritarrak.