Liburuaren Egunaren inguruko ekitaldi eta tailerrak barikuan

Anboto 2011ko api. 12a, 12:10

Apirilaren 14an, eguenean, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, baina herritarren parte hartzerako barikua aproposagoa izan daitekeela pentsatuta, apirilaren 15erako, barikurako, antolatu du udalak nazioarteko egun horregaz bat egiteko pentsaturiko egitaraua

Apirilaren 14an, eguenean, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, baina herritarren parte hartzerako barikua aproposagoa izan daitekeela pentsatuta, apirilaren 15erako, barikurako, antolatu du udalak nazioarteko egun horregaz bat egiteko pentsaturiko egitaraua. Datorren barikuan 17:00etan, herriko plazan egin dute hitzordua. Herriko heldu eta nerabeentzako ekitaldia burutuko dute ordu horretan udal liburutegian: herriko idazleen sorkuntzen inguruan antolaturikoa da ekimena. Ebaristo Bustintza \"Kirikiño\" eta Errose Bustintza \"Mañariko\" idazleen ipuinen irakurketa proposatuko diete herritarrei: idazle mañariarren ipuinak irakurriko dituzte. Ekimenean parte hartu gura dutenei, liburutegian izena emateko deia egin diete. Mañariar txikienentzat, hamabi urte artekoentzat, hainbat tailer antolatuko dute apirilaren 15erako. Ibaizabal argitaletxearen liburu sorta baten zozketan parte hartuko dute bertaratzen diren ume guztiek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!