Etxebizitzetan igogailua ipini ahal izateko laguntza

Anboto 2011ko api. 3a, 08:55

Etxebizitzaren barruan igogailua ipintzeko lekurik ez daukaten etxeetan igogailua ipintzea erraztea helburu duen arautegia onartu zuten joan zen barikuan udaletxean.

Etxebizitzaren barruan igogailua ipintzeko lekurik ez daukaten etxeetan igogailua ipintzea erraztea helburu duen arautegia onartu zuten joan zen barikuan udaletxean. Etxean espazio nahikoa ez dutenei \"domeinu publikoko lurrak\" utziko dizkie udalak, igogailu ipini ahal izateko.

Semaforoak

Herriko sarrera eta irteeretan bi semaforo ipintzeko obrak burutzen dihardutela azaldu digute udal gobernuko arduradunek asteon. Bizkaiko Aldundia dabil lanok burutzen: oinezkoen zirkulazioa erraztuko dute Kurutze Santu ondoan eta Artzubiko autobusen geltoki inguruan ipiniko dituzten semaforoek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!