Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatzen duen Udaberriko Kontzertuak egitarauan parte hartuko du datozen hileetan Kirikiño abesbatza mañariarrak, Bizkaiko beste herri batzuetako 87 abesbatzegaz batera.

Gaurkoaren aurreko azkeneko emanaldia martxoaren 12an eskaini zuten Zornotzan, eta gaur, Gorlizen jardungo dute beste abesbatza bizkaitar bigaz kartela konpartituz. Musika erlijiosoa eta konposizio garaikideak uztartuko dituzte Uribe Kostako emanaldian.
Ahots zurien taldea da 16 emakume mañariarrek osatzen duten Kirikiño, iaz mende laurdena ospatu zuena. Ziklo honen barruan, herrian bertan ere, Mañarian, eskainiko dute maiatzean emanaldia.