Santa Agedan batutakoa Nikaraguara bidaliko dute

Anboto 2011ko ots. 12a, 10:00

Otsailaren 5ean, bezperan barik Santa Ageda egunean bertan, 22 lagun inguru ibili ziren etxerik etxe Santa Agedako koplak kantatzen.

Otsailaren 5ean, bezperan barik Santa Ageda egunean bertan, 22 lagun inguru ibili ziren etxerik etxe Santa Agedako koplak kantatzen. Goizean goiz, plazatik abiatu zuten sasoi honetako urteroko kantu-eskea. Herrikideek eskainitako dirua (821 euro) Nikaraguako Diriamba herrian iaz abiatu zuten proiektu bati jarraipena ematera bideratuko dute. AMS gobernuz kanpoko erakundeak herri hartako auzorik pobreeneko umeak alfabetatzeko dihardu lanean; ume horien urteko matrikula ordaintzen lagunduko dute eskainitako laguntzagaz mañariarrek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!