Egun guztirako egitaraua, txabolaren urteurrenerako

Anboto 2010ko aza. 20a, 10:00

Herriko plazan ipiniko duten karparen inguruan batuko dira herriko eta Durangaldeko talde askoren entsegu lokala den txabolaren hirugarren urteurrena ospatzera.

Herriko plazan ipiniko duten karparen inguruan batuko dira herriko eta Durangaldeko talde askoren entsegu lokala den txabolaren hirugarren urteurrena ospatzera. Entseguak txabolan egiten dituzten Little John and the Howling Diabrus, B.E.K., Trastorno eta Daltondarrak taldeek, esaterako, 17:00etan eskainiko dute kontzertua, eta musika emanaldi gehiago izango da 22:30ean hasita: Kilauea, Neallta Fola, Plan B, Material Rechazado eta Dirty Akoustik Brothers taldeek joko dute, Mañarian. Kontzertuen aurretik, baina, 12:00etako triki-poteoa da urteurreneko lehenengo hitzordua. Ondoren, 14:00etan, paella-janerako batuko dira, eta 16:00etan egingo du Warriors hip-hop taldeak txabolaren III. urteurreneko lehenengo kontzertua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!