Amaitzear dagoen urterako aurreikusi zutenagaz alderatuta, %15 handiagoa den diru-kopurua jaso du 2011rako udal aurrekontuak: 760.850 euro guztira.
Amaitzear dagoen urterako aurreikusi zutenagaz alderatuta, %15 handiagoa den diru-kopurua jaso du 2011rako udal aurrekontuak: 760.850 euro guztira.
Kopuruen igoera horretan eragin handiena inbertsio errealen atalean aurtengo aurrekontuekin alderatuta onartu duten gehikuntzak eragiten du: iaz inbertsioetara 40.000 euro bideratzea aurreikusi zuten udal kontuen taulan, eta 110.971 euroko atala aurreikusi dute 2011rako inbertsioetarako. \"Kultur Etxeko bigarren faseko obretara\" bideratuko dute kopururik handiena, \"igogailua ipini eta obrak amaitzeko\".
Bestalde, hainbat gastu murrizteko aurreikuspena ere egin du datorren urterako gobernuak: pertsonal, zerbitzu eta mantenu gastua eta gastu finantzarioa txikitu gura dituzte udalean.