Gaur eta azaroaren 4an, 17:00etan, egingo dituzte sendabelarren gaineko azken saio biak.
Gaur eta azaroaren 4an, 17:00etan, egingo dituzte sendabelarren gaineko azken saio biak.
Joan zen udaberrian egin zuten Durangoko Amankomunazgoak ekarritako Sendabelarrak aukeratu eta preparauak egin izenburuko berbaldia Mañarian, eta sendabelarretan eta euren erabileran sakontzeko interesa daukatenek ikastaroa izan dute udazken honetan —urri eta azaroan— aukeran.
Urriko hiru arratsaldetan abiatu dituzte ikastaroan izena eman dutenek saioak, eta gaur eta azaroaren 4an, 17:00etan, dituzte azken saio biak. Datorren urte hasieran eta udaberrian, bestalde, Kontserbak eta Nekazaritza naturala gaien inguruko ikastaroak izango dira aukeran.