'Mitoak eta legendak bidean' ibilaldia gaur goizean

Anboto 2010ko urr. 16a, 08:00

\'Mitoak eta legendak bidean\' izena daraman bisita gidatua egiteko aukera bigarrenez eskainiko dute, urriaren 16an, 11:00etan plazatik irtenda.

Gerediaga eta Urkiola Landa Garapena elkarteek antolatu eta Bizkaiko Aldundiak babesten duen Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat eginda antolatutako lehenengo bisita gidatua egin zuten, joan zen domekan, herriko plazatik abiatuta. \'Mitoak eta legendak bidean\' izena daraman bisita gidatua egiteko aukera bigarrenez eskainiko dute, urriaren 16an, 11:00etan plazatik irtenda. Herriko mendi, kobazulo eta baselizen inguruan ibili eta ibilbidean zehar Duralgaldeko antzinako sinesmen, erlijio eta legendak ezagutzea da bisita gidatuan proposatuko dutena. Bizkaiko zaharrenetarikoa den organu barrokoa jotzera, berriz, entzute handiko Andres Cea Galán organu-jotzailea etorriko da, urriaren 23an. Amabirjinaren Jasokundearen elizan izango da Ondarearen Europako Jardunaldien hitzordu nagusia den kontzertua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!