Herri-bazkaria, gaur, Andra Mari elkartearen urteurrenean

Anboto 2010ko ira. 18a, 10:00

Orain 25 urte sortutako kultur talde biotan aritu izan direnak eta gaur egun dihardutenak batuko dira gaurko hitzorduan.

Andra Mari Abesbatza eta Dantza Elkartea sortu zuteneko mende laurdena ospatzeko urte honetan zehar antolatu dituzten ekitaldiak borobilduko dituen herri-bazkaria dago antolatuta gaur eguerdirako, irailaren 18rako. Ekainean, Andra Mari elizan egin zuten Kirikiño abesbatzaren eta Andra Mari dantza taldearen mende laurdenak ospatzeko antolatutako lehenengo ekitaldia: abesbatzaren emanaldi berezia egin zuten udaren hasiera hartan, organu eta txistu doinuek lagunduta eskaini zuten emanaldia. Urteotan abesbatzan parte hartu duten abeslariek ere kantatu zuten. Abuztuko herriko jaietan egin zuten taldetik igarotako hainbat dantzarik elkartearen urteurrena ospatzeko antolatutako bigarren ekitaldia: dantzarien alardea. Herri-bazkaria da urteurreneko hurrengo hitzordua. Orain 25 urte sortutako kultur talde biotan aritu izan direnak eta gaur egun dihardutenak batuko dira gaurko hitzorduan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!