Irailaren 17an egingo da urriko lehen eperako zozketa., Saibi-Iturriotz eta Bitañoko postuetarako.
Irailaren 17an egingo da urriko lehen eperako zozketa., Saibi-Iturriotz eta Bitañoko postuetarako.
Mañariko udaletxean egingo da hilaren 17an lehenengo zozketa, arratsaldeko 19:00etan. Bertan sartu gura dutenek, 16rako izena emanda eduki behar dute. Pasea lortzen dutenek, Mañariko Jubilatuen Tabernan jaso beharko dute hilaren 20tik 24ra artean, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Bazkideentzako zozketa hilaren 22an izango da.
Azaroko paseei dagokienez, urriaren 8an burutuko dute zozketa. Beraz, urriaren 7rako eskaerak eginda egon beharko dira. Zortedunek urriaren 18tik 22ra arteko epea izango dute txartela jasotzeko. Bazkideentzako zozketa urriaren 22an egingo dute.
Bestalde, kontrolatutako ehiza eremuetarako zozketak urriaren 6an, urriaren 27an, azaroaren 22an eta abenduaren 22an izango dira.