Mutxateko kobak ez ei du interes arkeologikorik

Anboto 2010ko ira. 5a, 10:00

Aralar alderdiak legebiltzarrean luzatu zuen eskaerari erantzunez, eremuak ez daukala \"ezelako interes arkeologikorik\" jakinarazi du Jaurlaritzako arkeologia zerbitzuak.

Orain hile batzuk Untzillatx mendiko Mutxate harrobiaren inguruan agertutako haitzuloari buruz Aralar alderdiak legebiltzarrean luzatu zuen eskaerari erantzunez, eremuak ez daukala \"ezelako interes arkeologikorik\" jakinarazi du Jaurlaritzako arkeologia zerbitzuak. Mutxateko haitzuloan informazioa batzen Durangaldeko GEMA espeleologia taldeko kideek eta arkeologo batek jardun zuten ekainean. Azaldu dutenez, ez dago sedimentu metaketa berezirik haitzuloan, eta, adituen arabera, Untzillatxeko kareharrian agertutako haitzuloak ez dauka interes arkeologiko berezirik. \"Izatekotan\", diote teknikariek, \"interes geologikoa izan lezake eremuak\", eta horren balorazioa egitea Jaurlaritzako beste departamentu baten egitekoa litzatekeela erantzun dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!