Arruetan beste antena bat kendu behar dela ebatzi dute auzitegiek

Anboto 2010ko ira. 3a, 11:57

Arrueta auzoko antenen auzian epaitegiek Orangen telefonia mugikorreko antena eraisteko agindua eman dute.

Arrueta auzoko antenen auzian epaitegiek Orangen telefonia mugikorreko antena eraisteko agindua eman dute. Inguru horretan, aurretik, Movistar enpresaren antena bat ere botatzeko eskatu zuen apirilean Bilboko Administrazioarekiko laugarren salaren epaiak. Udalak errekurritu egin zuen. Kasu honetan ere, auzitegiek azaltzen dutenez, \"EAEko ingurumena babesteko legearen arabera jarduera sailkatua izan beharko litzateke pertsonengan eta ingurumenean kalteak sorrarazi ditzakeen jarduera delako, eta prozedura administratiboaren arabera udalak Osasun Sailaren eta Ingurumen Sailaren txostenak eskatu beharko lituzke\". Auzokideak pozik agertu dira epaiarekin. Arruetan bi antena hauek kentzeko eskatu dute auzitegiek. Udalak agindua bete beharrean \"Vodafoni leku horretan antena jartzeko baimena eman dio\", auzokideek salatu dutenez. \"Orain baimentzen duten Vodafonen antena gaur egun beste kokaleku batean dago, hori ere ilegala, udalak berak deklaratuta, eta desmantelatu baino lehenago baimena eman diote beste kokapen ilegal batean ezartzea\".

Helegitea aurkeztu dute

Uztail amaieran aipatutako sententziaren kontrako errekurtsoa aurkeztu zuen udal gobernuak. Azaldu dutenez, epaileak sententzia honetan Orange-ren antena lekualdatzeko agindua eman badu ere, epaileak helegitea aintzat hartu eta udalaren argudioak onartzea da gobernuak itxaroten duena. Gobernu taldeak dioenez, bestalde, \"Eusko Jaurlaritzako Industria Sailari gaiari buruzko txostena osatzea eskatu genion ekainean, eta antenak dauden lekuan ondo daudela erantzun dute\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!